27. ekarpena. Irakurketa-galderak

2010/01/04

Gaur egin dut ikasgaiko azken ekarpena, guztiaren laburpen gisa oso egokia iruditu zaidana. Irakurgai bat irakurri dut, bilaketa egokiak nola gauzatu ikasteko eta ondoren galderei erantzun diet. Honaino, beraz, nire bloga. Ea etorkizunean blogeko edukiak gure lanetan praktikan ipintzen ditugun.

Hemen ikus dezakezue gaurko ariketa.

26. ekarpena. Gure iritzia, feed-backa.

2009/12/17

Ikasgaiaren inguruan Jokin eta biok egin dugun balorazioa. Puntu onak gehiago izan dira txarrak baino, ikusi ahal izango duzuenez.

Hemen, gure azken aurreko ekarpena.

25. ekarpena. RSS jarioa

2009/12/17

RSS jarioak nola funtzionatzen duen ikasteko gaur egin dugun ekarpena da hau, batez ere praktikoa, Google Reader eta iGoogle aztertzen aritu baikara, bertatik Gigapaneko RSSra suskribitzeko.

Hemen duzue egin dudana.

24. ekarpena. Hemerotekak aztertzen

2009/12/16

Hemeroteka desberdinak aztertu ditut ekarpen honetan, labur-labur:  Berriakoa, Garakoa eta RTVEko artxiboa ere bai.

Hemen duzue egindako lana.

23. ekarpena. Albiste kudeatzaileak, Google News

2009/12/15

Ekarpen hau batez ere Google News ataria ezgutzeko egin dugu. Ikasi dugu zenbat funtzio bete ditzakeen eta badira hainbat gauza interesgarri. Niri, batik bat, alerten gaia iruditu zait polita: nahi dugun gaiaren inguruko albisteak korreoan jasotzea oso aurrerapausu ona irdutzen zait.

Hemen duzue egin dudana.

22. ekarpena. Zinema Estatu Espainolean

2009/12/14

Gaur Espainiako zinemagintzaren inguruan apur bat sakontzeko http://www.mcu.es/ orrialdea ezgutu dut. Bertan era guztietako datuak daude, eta datu horien laguntzaz honako ariketa hau burutu dut.

21. ekarpena: Filmen datu-baseak konparatzen

2009/12/14

Gaurkoan filmen datu-base desberdinak aztertzen aritu gara eta egin dudan ariketa ikus dezakezue hemen.IMDB, Rottentomatoes eta Allmovie aztertu eta euren arteko aldeak zeintzuk diren ikusi dut.

20. ekarpena. Zinemaren inguruko informazio-iturriekin adimen-mapa sortu

2009/12/03

Gaurkoan zinemaren atal desberdinak aztertu asmoz adimen-mapa bat egiten aritu gara Jokin eta biok. Gidoigintza, datu-base desberdinak, zinemaldiak, sariak, kartelak, filmotekak… hauen guztien inguruan aurkitu ditugun webgune guztiak adimen mapan txertatu ditugu.

Hemen duzue gure lana.

19. ekarpena: IMDB datu-basea ikasten

2009/12/01

Gaurko klasean argazkietatik zinemara egin dugu salto eta IMDB datu-basean arakatzen aritu gara. Bertan zinemari eta inguruko munduari buruzko informazio ugari topatu ahal izan dugu. Hasi informazio orokorretik eta xehetasun txikietaraino, harrituta utzi gaitu bertako informazio kopuru erraldoiak.
Hemen duzue burutu dudan lana.

18. ekarpena: Sarbide irekiko irudi-bankuak aztertzen II

2009/11/30

Ariketa honek sarbide irekiko irudi-bankuetan gehiago sakontzea zuen helburu. Horretarako, mudle-en dugun adimen mapako bi wengune desberdin aztertzea zen gure eginkizuna eta bertako aukerak zein ziren 200 hitz ingurutan laburtzea. Hemen duzue nik egin dudana.

________________________________________________________________

Wikimedia commons

Wikimedia commons Wikipedia fundazio ezagunaren adar bat da eta bertan media euskarri desberdinak aurki daitezke, irudi, soinu eta bideoak, hain zuzen ere. Hala ere, irudiek dute garrantzia berezia. Wipedia arruntean ez bezala, hemen beharrezkoa da erabiltzaile izena errejistratzea artxiborik igo nahi bada. Erabiltzaileek artxibo bat igotzen dutenean bertako lizentziak errespetatu behar dituzte.

Hiru lizentzia dira wikimedian erabiltzen direnak. Lehena Creative Commons delakoa da. Honen barrua hainbat eta hainbat lizentzia desberdin daude baina esan daiteke edukiak elkarbanatzearen aldekoak direla gehienak. Tankerakoak dira beste bi lizentziak ere. GFDL izenekoa copyleft lizentzia mota da eta edukiak kopiatu, banatu eta eraldatzea baimentzen du, baita saltzea ere. Hori bai, guzti hori lizentzia berdinaren pean egitea beharrezkoa da. Azkenik, PD delakoa (Public Domain) ere topa genezake bertan. Autoreek beren obra jabeko publikoari uzteko eskubidea dute hil ondoren. Hori egin dutenen lanak Wimedian ere agertzen dira, beraz.

Bilaketa aukera ugari eskaintzen ditu, izan ere, edukiak gaika (natura, gizartea eta kultura, zientzia), dituzten edukiaren arabera ( marrazkiak, mapak, inboloak…), egileen arabera (pintorea, argazkilaria…), lizentziaka zein iturriaren arabera (entziklopediak, liburak..) sailkatuta daude. Horrek asko errazten du bilaketa.

Janari turkiarrari buruzko edukiak lortzeko “turkish food” ipini dut bilaketa aurreratuan. “Gallery”eta “File” aukeratu ditut eta gaiarekin erlazionatutako argazki mordoa atera zaizkit. Bertako haragi, arroz, arrain…denetik topatu dut.

Orrialde honetatik agian gehien gustatu zaidana bere eduki zabala izango litzateke ( 5.582.590 artxibo ditu). Aldiz, edukiak ez du kantitatea bermatzen eta hori gertatzen zaio honi ere. Argazkiak ez dira kalitatezkoak, edonork edozein kamerarekin ateratakoak baizik. Beraz ez nuke proiektu profesional baterako erabiliko. Gune hau gehiago iruditu zait norberaren gogoa asetzeko eta gai baten inguruko irudiak behar dituenean bertara jotzeko.

Gigapan

Gigapan Google, Carnegi Mellon Universityk eta NASA ames Intelligent Systems Divisionek elkarlanean sortutako proiektua da eta Irudi panoramikoak topatzeko diseinatutako webgune bat da. Hala, batez ere paisaiak bilatzeko gunea da baina hirietako argazkiak ere badira, noski. Gigapanen edonork igo ditzake argazkiak eta gainera besteek igotakoen iruzkinak egiteko aukera dago. Creative Commons lizentziapean daude bertako eduki guztiak.

Bilaketa bat egin dut: “Everest” hitz gakoa ipini dut eta 10 emaitza eman dizkit, Everest munduko mendi altuenarekin erlazioa zutenak, gehienak. Bertako kanpamentuak ageri dira askotan.

Arazo bat du, ordea, webgune honek: ez duela aukerarik ematen bilaketa aurreratuak egiteko, eta horren zehaztasun falta dakar berarekin. Hori frogatzeko ipini dut “China” hitza bilaketan, eta era guztietako argazkiak atera zaizkit. Hasi Hong Kongeko gaua irudikatzen dutenetatik eta Pekingo Joko Olinpikoetakoak arte. Beraz, komenigarriagoa litzateke aukera hori emango balute.

Gehien gustatu zaidana, aldiz, argazkien kalitatea da, nola ez. Sekulakoa da. Erabilera profesionala izan dezake, baina horretarako beste webgune batzuk aproposagoak iruditzen zaizkit, argazki panoramikoak ez baitira eguneroko proiektu desberdinetan erabili ohi diren elementuak. Nik, tamaina handiak inprimitzeko erabiliko nuke toki hau, alegia, oso gustuko argazki bat topatu, inprimitu eta dekoratibo bezala nonbait ipintzeko. Edo besterik gabe, norabait bidaiatu nahian banabil hona sartuko nintzateke, paisaiak zehaztasun handiagoarekin ikusi ahal izateko.


Follow

Get every new post delivered to your Inbox.